Skip to main content

Hitzaldiak

Festibala hainbat jardunalditan zehar garatuko da eta itsas ekosistemen kontserbazio eta kudeaketan adituak izango dira gurekin. Lehen mailako ikertzaileek, dibulgatzaileek eta diziplina guztietan itsasoa maite dutenek beren istorioen berri emango digute hitzaldi programa oso baten bidez.

Euskal kostaldeko marrazoen misterioa azaleratzen

Maite Erauskin-Extramiana

Ozeanologoa

Vigoko Unibertsitatean graduatutako ozeanologoa, Itsas Ekologian masterra duena CICESEn (Mexiko). Ingurumeneko eta Itsas Baliabideetako doktoregoa, Euskal Herriko Unibertsitatean, Leongo Golkoan oinarritutako postdoc batekin. Gaur egun, AZTIn ikertzaile gisa lan egiten du, marrazoen azterketan eta harrapaketa intzidentala murriztean zentratuta. Urpekaritza instruktorea Itsaspeko Jardueren Euskal Federazioan eta dron pilotua.

Muturreko makroargazkilaritza, begiak ikusten ez duena dokumentatuz

Ricardo Roberto Fernández

Biologoa

Biologia zientzietan lizentziatua, zoologiako espezialitatean, Oviedoko Unibertsitatean. Irakaskuntza lana bere pasioekin konbinatzen du: urpekaritza eta argazkigintza. Hiru izarreko kirol-urpekaria eta itsaspeko argazkilaria da duela 39 urtetik, batez ere Kantauri itsasoan. “Invertebrados marinos del Cantábrico: una mirada a la vida de nuestra costa” liburuaren egilea (2008, Cajastur). Azken urteotan, itsasoko animalien muturreko makrofotografian espezializatu da.

Ozeanoaren osasuna diziplinarteko ikuspegi batetik: Plentziako Itsas Estazioa

Manu Soto

Ikertzailea

Biologoa, Biologia Zelularreko katedraduna eta UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioko zuzendariordea 2012an sortu zenetik. Ingurumen Toxikologiako Biologia Zelularra ikerketa-taldekidea da. 10 doktoretza tesi zuzendu ditu. Kutsatzaileen (metalak, nanomaterialak, mikroplastikoak,…) esposizioaren aurkako efektuaren biomarkatzaileak garatu eta azteru ditu uretako eta lehorreko organismoetan. Euskal Herriko lehorreratutako zetazeo sarearen arduraduna. Argitaratu ditu 125 artikulu baino gehiago.

Zergatik migratzen dute baleek? Ezinbesteko bizitza bidaia

Jon Hidalgo

Aktibista

Geografian eta Historian lizentziatua izan arren, edo agian horrexegatik, Jonek bere bizitza Naturari eskaintzen dio. Ez du bakarrik hegazti-faunari buruzko azterlanetan parte hartzen, itsasoari lotuta, itsas hegaztien edo zetazeoen bidez ere lanean. Jon, gainera, Lurgaia Fundazioaren patroia da. Fundazio horrek, besteak beste, pixkanaka laguntzen du gure ozeanoen osasunerako erabakigarria den ekosistema bat berreskuratzen: basoa.