Skip to main content

UREZ UR FEST

TANTAK

Ozeanoen jaialdia

2025 | Azaroa | Bilbo | Bizkaia

Play Video

“TANTAKek ozeanoen jaialdira gonbidatzen zaitu. Itsas ingurunea, haren habitat eta inguruko arazoen dibulgazioan, kontzientziazioan eta kudeaketan erreferente izan nahi duena.”

Hitzaldi eta dokumentalak

Festibala hainbat jardunalditan zehar garatuko da eta itsas ekosistemen kontserbazio eta kudeaketan adituak izango dira gurekin. Jaialdiaren funtsezko zutabeetako bat nazioko eta nazioarteko dokumentalen proiekzioa izango da.

Argazki erakusketa

ARGAZKIGINTZA jaialdiaren jarduera nagusietako bat da. Itsasoari, haren naturari, faunari eta florari, bertoko jendeari eta transmititzen dizkiguten emozioei buruzko istorioak kontatuko dizkiguten argazkiak bilatzen ditugu.

IZARREN AZPIAN NABIGATZEN

Historian zehar zeruak izugarrizko garrantzia izan du nabigazio munduan. Gure itsas iragana, oraina eta etorkizuna zeruko gangari lotuta daude oraindik. Erakusketa honen bitartez galaxian ditugun planeta eta sateliteak ezagutu ahalko dituzu.

OZEANOAK 

UREZ UR FEST argazki lehiaketaren ondoren hautatutako irudi paregabeak, non bertoko eta nazioarteko urpeko eta naturako argazkilariek parte hartu duten.

Errealitate birtuala

IZARREN AZPIAN NABIGATZEN

Errealitate birtualeko betaurrekoekin belauntzi batean nabigatu ahal izango duzu. Abratik irten eta espazioraino joango zara Esne Bideko planetak ezagutuz. Sorpresaz beteriko bidaia gure istorio nautikoa deskubrituz, kutsadura luminikoa ekiditzeko eta zerua babesteko beharra jorratuz modu dibertigarri batean.

BUSTI GABEKO URPEKARITZA

Ozeano Atlantikoan murgildu ahal izango zara errealitate birtualeko betaurrekoekin. Itsas barneko bizitza ezagutzeko eta itsaspeko paisaietan murgiltzeko esperientzia, ikusiko duzun guztia deskribatzen duen gida baten eskutik. Gure itsas ekosistema liluragarrietan murgiltzen ari ginela grabatu ditugun irudi errealak.

Itsas hezkuntza eta dibulgazioa

Ozeanoen egoera hobetzeko hezkuntza guztiz beharrezkoa da. Hori dela eta hainbat tailer dauzkagu Bizkaiko herri ezberdinetan:

ESKOLAK: 3 eta 12 urte bitarteko 300 ikaslek parte hartuko dute.

PLENTZIAKO ITSAS ESTAZIOA: adin nagusikoak itsas biologo izango dira egun batez, Euskal Herriko Unibertsitateko mundu zientifikoa barne-barnetik ezagutuz.

ERAKUNDE EZBERDINAK: ahultasun egoeran, gizarte-bazterketa arriskuan eta behar bereziak dituzten 100 pertsonek ozeanoak ezagutuko dituzte modu inklusibo batean.

ITSASMUSEUM BILBAO: ilustrazio zientifiko tailerrak, itsas laborategiak eta itsas animalien gimkanak Kantauri itsasoko bizitza ezagutzeko eta sufritzen dituzten inpaktuak ekiditzen ikasteko.

Ozeanoen kontserbazioan eta garapen iraunkorrean diharduen GKE bat gara. Itsas biologia, ozeanografia, ikerketa, gorputz-hezkuntza eta ingurumen-dibulgazioko profesionalen eskutik sortu zen. Gure itsasoak zaintzeko, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko gure planeta eta herritarren proaktibitatea hobetzeko ekintzak gauzatzeko helburuarekin.

Urteak daramatzagu itsas dibulgazio ekintzetan. 2024an “UREZ UR FEST” lehen edizioa antolatu genuen eta 1.100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Aurten, “UREZ UR FEST”en bigarren edizioa antolatuko dugu bi bloke ezberdinetan: 2025ko maiatzean eta azaroan. Ekintza guztiak doakoak dira itsasoaren zaintza sustatzeko. Murgildu zaitez gurekin!

Sustatzaile eta antolatzaile

Itsasoa kolaboratzailea

Tanta kolaboratzailea

Ura kolaboratzailea