Skip to main content

UREZ UR FEST

2025ko edizioa | Maiatza | ItsasMuseum | Bizkaia

Play Video

“Etorkizunerako proiekzioa duen jaialdia. Itsas ingurunea, haren habitat eta inguruko arazoen dibulgazioan, kontzientziazioan eta kudeaketan erreferente izan nahi duena.”

Hitzaldi eta dokumentalen jardunaldia

Azaroak 2025 – Itsasmuseum Bilbao

Festibala hainbat jardunalditan zehar garatuko da eta itsas ekosistemen kontserbazio eta kudeaketan adituak izango dira gurekin. Jaialdiaren funtsezko zutabeetako bat nazioko eta nazioarteko dokumentalen proiekzioa izango da.

Argazki erakusketa

Maiatzak 2025 – Itsasmuseum Bilbao

UREZ UR FEST ERAKUSKETA jaialdiaren jarduera nagusietako bat da. Itsasoari, haren naturari, faunari eta florari, bertoko jendeari eta transmititzen dizkiguten emozioei buruzko istorioak kontatuko dizkiguten argazkiak bilatzen ditugu.
ERAKUSKETA, UREZ UR FEST argazki lehiaketara bidaltzen dizkiguzuen 25 argazki onenen aukeraketarekin egingo da.

Busti gabeko urpekaritza

Maiatzak 18 – Itsasmuseum Bilbao

Ozeano Atlantikoan murgildu ahal izango zara errealitate birtualeko betaurrekoekin. Itsas barneko bizitza ezagutzeko eta itsaspeko paisaietan murgiltzeko esperientzia, ikusiko duzun guztia deskribatzen duen gida baten eskutik.

Ingurumen hezkuntzako tailerrak

Maiatzaren 12tik 21era – Bizkaiko herri ezberdinetan

6 eta 12 urte bitarteko 300 ikaslek hartuko dute parte. Itsas biodibertsitatea, ozeanoen garrantzia, inpaktuak eta irtenbide posibleak bezalako gaiak jorratuko dira. Hori guztia modu dibertigarri eta dinamikoan.

Ozeanoen kontserbazioan eta garapen iraunkorrean diharduen GKE bat gara. Itsas biologia, ozeanografia, ikerketa, gorputz-hezkuntza eta ingurumen-dibulgazioko profesionalen eskutik sortu zen. Gure itsasoak zaintzeko, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko gure planeta eta herritarren proaktibitatea hobetzeko ekintzak gauzatzeko helburuarekin.

Urteak daramatzagu itsas dibulgazioko ekintzetan. 2024an “UREZ UR FEST” lehen edizioa antolatu genuen eta 1.100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Aurten, “UREZ UR FEST”ren bigarren edizioa antolatuko dugu bi bloke ezberdinetan: 2025eko maiatzean eta azaroan. Ekintza guztiak doakoak dira itsasoaren zaintza sustatzeko. Murgildu zaitez gurekin!

Sustatzaile eta antolatzaile

Tanta

Ura