Skip to main content

Hezkuntza

Hezkuntza oinarria UREZ UR FESTen funtsezko zutabeetako bat da, hezkuntza aldaketa-eragiletzat hartzen baitugu. Horregatik, txikienentzako ingurumen-hezkuntzako tailerrak aurrera eramaten ditugu. Tailer horietan, besteak beste, itsasoko biodibertsitatea, ozeanoen garrantzia, haien inpaktuak eta konponbide posibleak lantzen ditugu. 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako tailer horiek itsasoko biologoen eta hezitzaileen eskutik egingo dira. Astean zehar izango dira, eta 300 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte.