“12 pertsonak zapaldu dute Ilargia gizateriaren historia osoan, 8 bakarrik jaitsi gara 120 metrora”
Miguel Lozano apneista profesionala da, sakontasun modalitateetan espezializatua. Sakonerako hiru diziplinetako bitan (Hegatsik gabeko pisu konstantea eta Murgiltze librea) Munduko Txapeldunorde Bikoitza izendatu da Zipreko Sakonerako AIDA Munduko Txapelketan, 2015ean.
2016ko maiatzaren 30ean -122 metroko sakoneraraino urperatu zen Caribean Cup txapelketan, Roatanen (Honduras). Halaber, pisu konstanteko modalitatean (hegalkinak) -100 m-ko kotara eta hegatsik gabeko -83 m-ko kotara iritsi den lehen espainiarra izan da.